Heldu zein umeentzako filmak proiektatuko dituzte Azebarri Kulturguneak antolatuta, Algortan. Iragan asteazkenean ekin zion “zinemaren txokoak” auzo getxoztarrean, eta urrira arte luzatuko dute ekimena.

Suediako SVT telebistak 1960ko hamarkadako euskal kultura eta gizarteari buruz eginiko Basker dokumentalak eman zion, atzo, hasiera irailean eta urrian Algortan prestatuko dituzten zinema emanaldiei. Igandean, irailaren 23an, Hayao Miyazaki japoniar animazioaren maisuak zuzendutako Porco Ross (1992) filma pantailaratuko dute. Urrian, aldiz, Utahko (AEB) FilmQuest Festival jaialdian bost sari eskuratu berri dituen Errementari (Paul Urkijo, 2017) pelikula emango dute, hilaren 17an; eta Miyazaki beraren Ponyo Amildegian (2008), hilaren 28an.