AECIDek eta Donostia Zinemaldiak, laugarren urtez, Espainiako Lankidetza saria emango dio giza garapenerako, pobrezia desagerrarazteko eta giza eskubideak bermatzeko ekarpen handiena egiten duen Iberoamerikako film onenari.
10.000 euroko saria jasoko du aurten ere Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Perlak eta Zabaltegi-Tabakalera sailetan lehiatuko diren sei filmen artean garapenari ekarpen handiena egiten dion Iberoamerikako filmak. Saria irailaren 29an banatuko dute, Donostia Zinemaldiaren amaierako galan. Kanpo Gaietarako, Europar Batasunerako eta Lankidetzarako Ministerioaren mendeko AECIDek 66. urteurrena ospatuko duen zinema jaialdiarekin batera sinatutako hitzarmenaren ondorioa da Espainiako Lankidetza saria, eta Iberoamerikako ikus-entzunezkoen industriarekin elkarlanean aritzeko duten konpromisoa sendotzea du helburu.
Hautagaiak sei film hauek izango dira:
Zuzendari Berriak saila:
- Para la guerra (FranciscoMarise (Argentina-Espainia)
Horizontes Latinos saila:
- El motoarrebatador, Agustín Toscano (Argentina-Uruguai-Frantzia)
- Los silencios, Beatriz Seigner (Brasil-Frantzia-Kolonbia)
- Marilyn, Martín Rodríguez Redondo (Argentina-Txile)
Zabaltegi-Tabakalera saila:
- Teatro de guerra, Lola Arias (Argentina-Espainia-Alemania)
Perlak saila:
- Pájaros de verano, Ciro Guerra, Cristina Gallego (Kolonbia-Mexiko-Danimarka-Frantzia)
Epaimahaia AECIDeko Lankidetza eta Kultura Sustapeneko departamentuburu laguntzailea den Cristina del Moralek, Cervantes Institutu koMarina Díaz teknikariak, eta San Telmo Museoko María Luisa Balenciaga goi-teknikariak osatuko dute.
Informazio gehiago Donostia Zinemaldiaren webgunean.