Constantin Popescu eta Juliette Duret gehitu ditu Zinemaldiak epaimahaikideen zerrendara

Donostia Zinemaldiak 66. edizioko Epaimahai Ofiziala Constantin Popescu errumaniarrarekin eta Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaia Juliette Duret Bruselako Centre for Fine Arts (BOZAR) zentroko Zinema saileko zuzendariarekin osatuko dituela jakinarazi du.

Iaz Pororoca filmarekin lehiatu zen Constantin Popescu zinegile errumaniarra eta, aurten, Sail Ofizialeko epaimahaikide izango dela iragarri du Donostia Zinemaldiak. Izan ere, Francesca Cima italiar ekoizlearen ordezkoa izango da, arrazoi pertsonalak direla medio bere eginkizuna baztertu behar izan baitu. Alexander Payne buru izango dutela, Nahuel Perez Biscayart eta Rossy de Palma aktoreak, Agnes Johansen ekoizlea eta Bet Rourich argazki-zuzendariak 66. ekitaldiko Urrezko Maskorra nori eman erabaki beharko dute.

Bestalde, Juliette Duretek itxiko du Zabaltegi-Tabakalera sariaren epaimahaia. Aurretik, Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradun Santos Zunzunegi (epaimahaiaren presidentea) eta Filipa Ramos idazle eta editorearen partaidetzak baieztatu ditu Zinemaldiak.

Epaimahaikideei buruzko informazio gehiago Donostia Zinemaldiaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude