Irailaren 21ean ekingo dio Donostia Zinemaldiak eta Rodrigo Sorogoyen zuzendari madrildarrak, aurtengo Sail Ofizialean El Reino filma aurkezteaz gain, Euskal Herriko egonaldia bere hurrengo proiektuan parte hartuko duten  estren hautaketa prozesua martxan jartzeko aprobetxatuko du.

Urrian eta azaroan filmatuko du Sorogoyenek Madre izeneko bere hurrengo lana, eta horretarako, estra lanetan arituko diren 500 pertsonen bila casting probak antolatu ditu. A Primera Figuración zinemarako kontratazio artistikoak jakinarazi duenez, Irungo Aitana hotelean (irailaren 20an) eta Donostiako Aula Forum zentroan (irailaren 21ean eta 22an) izango dira probak.

Sari ugari jaso dituen izen bereko film laburra luze bilakatzeko proiektua da Madre. Bertan, hautatuak izango diren hamasei urtetik gorako estrek egun batez edo gehiagoz lan egin beharko dute.

Jarraian film luze bilakatuko duen Madre laburraren trailerra: