Zinemaldiak Donostiako Udalaren babesa izango du aurten ere

Donostiako Udalak Zinemaldia babestuko du aurten ere hainbat ekimenen bitartez. Besteak beste, irailaren 21ean hasiko den 66. ekitaldirako 1.000 txartel banatuko ditu hiriko langabeen eta gizarte talde behartsuen artean. Sarreren eskaera Udal!nforen bulegoan edota online  egin ahal izango dute interesatuek irailaren 18ko 9:00etatik irailaren 21eko 14:00ak arte.

Bestalde, hirugarren urtez, Europako Kultur Hiriburuaren esparruan jaio zen Donostia Hiria Publikoaren Saria ekimena babestuko du ere. Herritarrei omenaldia eginez, Victoria Eugenia Antzokian lehiatzen diren Perlak saileko film onena saritzeko aukera izango dute emanaldietara hurbiltzen direnek. Irabazleak 50.000 euro jasoko ditu, eta Europako film onenak 20.000 euro. Sariek Donostiarekin lotuko dituzte filmak betiko.

Iaz, gerora bi Oscar sari jaso zituen Three Billboards Outside Ebbing, Missouri (Martin McDonagh) filmak irabazi zuen Donostia Hiria Publikoaren Saria, eta Jusqu’à la garde (Xavier Legrand) lanak Europako film onenarena.

Informazio gehiago Donostia Zinemaldiaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude