Etorkizuneko zinemaz hausnartuko dute Etorkizuna Eraikiz Gunean, Donostian

Etorkizuna Eraikiz egitasmoak Zinema etorkizunean topaketa antolatuko du irailaren 12an, Donostiako Gipuzkoa Plazan (Gipuzkoako Foru Aldundiaren beheko solairuan).

Iraila zinemaren hilabetea izanik, Zinemaldiaz, ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko moduaz, hau da, etorkizuneko zinemaz hausnartzeko hitzaldiak antolatuko dituzte Etorkizuna Eraikiz Gunean. Ekitaldia 18:00etatik 19:30era bitartean egingo dute, eta hiru gonbidatu berezi bertaratuko dira: Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendaria, Aitor Arregi zine zuzendaria eta Itziar Ituño aktorea.

Topaketara hurbildu nahi duen interesatu orok asistentzia baieztatu beharko du 943 11 23 42 telefono zenbakira deituz edota ilaca@gipuzkoa.eus helbidera mezu bat idatziz.

Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude