Lander Camarero bilbotarrak idatzitako eta zuzendutako The Coffee Advirsors fikziozko telesailaren lehen hiru kapituluak aurkeztuko ditu Pressure Filmak ekoiztetxeak New York hirian. Ekitaldia Manhattango Anthology Film Archives zentroan izango da, irailaren 29an. Sarrera librea izango du bertaratu nahi duen orok, eta emanaldiaren ostean debate txiki bat antolatuko dute.

2001eko irailaren 11ko atentatuen bertsio ofiziala zalantzan jarriko duen telesaila da The Coffee Advisors, izan ere, Brooklyngo irakasle batek irekitako ikerkuntza independentea izango du ardatz. Guztira sei atal izango ditu telesailak, eta irailaren 29an hirugarrena aurkeztuko du Pressure Filmak ekoiztetxe euskaldunak, aurreko bien emanaldien ostean. 19:45etatik aurrera ekingo diote saioari 187 ikus-entzuleentzako edukiera duen Manhattango Anthology Film Archives zentroan.

Telesaila thillerra bada ere, umorea erabiliko du amerikar gizartea gogor astindu zuen irailaren 11ko gertakari haiek gogora ekartzeko. Azken 17 urteetan nagusitu den bertsio ofizialaren kontraesanak eta izango ditu jomugan.

Horrez gain, datorren asteartean, Lander Camarero telesailaren egileak eta bere lan-taldeak spot txiki bat grabatuko dute irailaren 11ko gertakariak jazo ziren leku berean, Manhattanen. Spotaren helburua telesailaren estreinaldia promozionatzea izango da.