Urtero legez, Sebastiane saria emango dio Gehitu elkarteak LGTBI kolektiboaren errealitateak, askatasunak eta aurrerabide sozialak hobekien islatzen dituen filmari. Hala, 66. Donostia Zinemaldian Horizontes Latinos, Perlak, Zabaltegi-Tabakalera eta Made in Spain sailetan aukeratutako zazpi ekoizpen sartuko dira XIX. saria eskuratzeko lehian. Lehiaketaz kanpo Nest: Film Student programan parte hartuko duen film labur bat ere sartu da hautaketan.

Bestalde, Horizontes Latinos sailari hasiera emateko, 2018ko Sebastiano Latino sariaren irabazlea proiektatuko dute, Marcelo Martinessi zuzendariren Las herederas filma. Horrez gain, Donostia Zinemaldiarekin eta Acción Cultural Española (AC/E) elkartearekin lankidetzan sortutako Iberoamerikako LGTBI Zinema Jaialdien 4. Topaketa antolatuko dute irailaren 24tik 26ra bitartean. Bertan, bederatzi herrialdetako hamalau zinema jaialdik parte hartuko dute, eta zubiak eraikitzea eta hausnartzeko eta elkartzeko gune bat izatea du helburu.

XIX. Sebastiane saria lortzeko hautagai diren zazpi filmen zerrenda:

  • El ángel (Luis Ortega) – Perlak saila
  • Girl (Lukas Dhont) – Perlak saila
  • Las herederas (Marcelo Martinessi) – Horizontes Latinos saila
  • Enigma (Ignacio Juridic Merillán) – Horizontes Latinos saila
  • Marilyn (Martín Rodríguez Redondo) – Horizontes Latinos saila
  • Las hijas del fuego (Albertina Carri) – Zabaltegi-Tabakalera
  • I Hate New York (Gustavo Sánchez) – Made in Spain
  • Incoesnfissõ (Ana Galizia) – Lehiaketaz kanpoko film laburra-Nest: Film Students

Informazio gehiago Donostia Zinemaldiaren webgunean.