Foley ikastaroa atolatu du Zineuskadik FesTVal jaialdiaren harira

Telebistako eduki eta ekoizpenari eskainitako astea da FesTVal jaialdia, Gasteizko hiriak sektoreko profesionalei emandako tartea. Aurtengo edizioan, ordea, espazio berezia eskainiko zaie ere gazte zinemagileei Foley ikastaroaren bitartez.

Ikus-entzunezkoen inguruan hitz egiten dugunean, gutxitan jartzen diogu arreta soinu-munduari. Normalean soinua nagusitzen da, baina film baten sinesgarritasunaren zati handi bat soinu-dimentsioaren araberakoa da. Bada, Pixelatu kolektiboa eta Zineuskadi elkartearen elkarlanari esker, irailaren 5ean, asteazkenean, 10 eta 20 urte bitarteko gazteek aukera izango dute bi orduz soinu profesionalaren mundura hurbiltzeko.

Ikastaro honetan soinuaren pertzepzioa landuko da eta, bide batez, ikuslea filmetara hurbilarazten duen hori eraldatuko da ere. Hala, gonbidapena luzatuko zaie parte-hartzaileei filmak beste begi batzuekin ikusteaz gain, beste belarri batzuekin entzun ditzaten ere. Soinu banda osatzen duten soinu guztiak zehatz aztertuko dituzte, eta talde lanean soinu banda propioa sortzeko saiakera egingo dute.

Parte hartzea doakoa izango da, eta parte hartu nahi duen orok helbide honen bitartez eskuratu beharko du gonbidapena: profesionales@festval.tv