35 herrialdetako 49 film sartuko dira European Film Awards sariak lortzeko lehian, eta horien artean, European Film Academy-k Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia eta Arantxa Echevarria zinegile bilbotarraren Carmen y Lola ekoizpen euskaldunak hautatu ditu. Datozen egunetan, epaimahaia osatuko duten 3.500 kideek zuzendari, pelikula, aktore, eta gidoigile onenen saria nori eman erabakiko dute, eta hautagaitza ofizialak azaroaren 10ean jakinaraziko dituzte, Festival de Cine Europeo de Sevilla zinema jaialdian.

Informazio gehiago European Film Academy-ren webgunean.