Euskal Zine Bilerak, formatu analogikoan filmatutako filmen bilduma osatu nahian, Atzo8 proiektua jarri du martxan. Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Lekeition edota lekeitiar batek Super8 kamerarekin filmatutako etxeko irudiak, bidaiak, antzerkiak, dantzak, kalejirak, jaiak… batu nahi dituzte antolatzaileek.

Iraganeko irudiak berreskuratzeko eta ikustarazteko proiektua da Euskal Zine Bilerak antolatu duen Atzo8 egitasmoa. Hala, Lekeitioko ganbaretan gordetako Super8 film zaharrei hautsa kendu, eta irudiok herritarren ondarea diren neurrian, hauen proiekzioekin batera, hitzaldiak, lantegiak eta bestelako ekintzak antolatuko dituzte jaialdiraren 41. edizioan, lehen aldiz. Batutako irudiak eta material guztia Euskadiko Filmategira eramango dute, bertan horiek gorde, digitalizatu eta konpontzeko asmoz. Filmak deposituan uztearen truke DVD bat oparituko zaio irudien jabeari, hala, hauek irudiak formatu digitalean ikus dezaten.

Lekeitioko Euskal Zine Bilera urriaren 6tik 12ra egingo dute, eta antolatzaileek pelikula zaharrak dituzten lekeitiarrei beraiekin kontaktuan jartzeko  dei egiten die. Horretarako 946034122 telefono zenbakia eta artxiboa@lekeitio.eus helbide elektronikoa ahalbidetu dituzte,

Informazio gehiagorako sartu Zine Bileraren webgunera.