Bilbao Mendi Film Festivalak aurtengo Sail Ofiziala epaituko dutenen izenak argitaratu ditu. Mendiko kultura eta zinemari estuki lotutako nazioarteko bost kidek osatuko dute hamaikagarren edizioko epaimahaia. Guztira hamabi sariak banatzeko ardura izango dute, eta hala nahi izanez gero, kategoria desberdinetan aipamen bereziak gehitu ditzakete.

Abenduaren 7tik 16ra egingo den jaialdian, Sail Ofizialeko epaimahaia osatuko duten bost kideak izen entzutetsuak dira, bakoitza bere alorrean. Aldo Audisio mendiko zinemaldien nazioarteko elkargoaren (IAMF) sortzailea eta Torinoko Museo della Montagnako zuzendari ohia da. Bestalde, Emi Ueyama Tokyo International Film Festivaleko programazio arduraduna eta film japoniarren ekoizlea da. Jim Herrington, aldiz, argazkilaria izateaz gain, XX. mendeko alpinista handiak omentzen dituen The Climbers erretratu liburuaren egilea da. Suzan Beraza dokumentalgintzan saritua den egilea eta egun Tellurideko Mountainfilm-eko zuzendaria. Eta, Juanjo San Sebastian alpinista eta idazle bilbotarra da.

Banatuko dituzten hamabi sarien zerrenda:

  • Sari Nagusia, Film Onena: “Eguzkilorea” eta  6.000 euro
  • Zuzendari Onena: “Eguzkilorea”  eta 3.000 euro
  • Argazkilaritza Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Gidoi Onena: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Epaimahaiaren Saria: “Eguzkilorea”  eta 2.000 euro
  • Mendiko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Eskaladako Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Kirol eta Abenturazko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Mendi-kulturari eta Naturari Buruzko Film Onena: “Eguzkilorea” eta 1.500 euro
  • Euskarazko Film Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro
  • Film Labur Onena: “Eguzkilorea”  eta 1.000 euro
  • Ikusleen saria: “Eguzkilorea”