Estreinaldiak: Abuztuak 17

Thoroughbreds

Cory Finley estatubatuarrak berak propio idatzitako antzezlan bat egokituko du thriller itxura duen bere lehen film honetan. Bertan, zenbait urtetan bananduta egon diren Connecticut herriko bi neska gazte, beraien adiskidetza sendotu nahian, erailketa batek bien arteko arazo guztiak konponduko lituzkeela konturatuko dira.

Hva vil folk si (El viaje de Nisha)

Alemania, Norvegia eta Suediaren arteko koprodukzio hau Torontoko zinema jaialdian aurkeztu da aurten eta Iram Haq zuzendariaren bizipen pertsonal batean dago oinarrituta. 16 urteko Nisha gaztearen istorioa kontatuko du filmak. Neskak bi aurpegi ezberdin erakutsiko ditu: etxean alaba pakistandar perfektua izango da, baina lagunekin irtetean guztiz aldatuko zaio izaera. Aitak mutil-lagunarekin ohean aurkitzen duenean bere bi aurpegiek bat egingo dute, eta Pakistanera bidaliko du.

Drôles de petites bêtes (¡Vaya bichos!)

Marrazki bizidunetako film hau Antoon Krings zuzendari frantziarraren lehen luzea da, Arnoud Bouronekin batera zuzendutakoa. Apollon kilkerraren iritsierak zalaparta izugarria eragingo du herrian. Izan ere, Margarita erregina bahitzea leporatuko diote, baina egiatan, Huguette bere lehengusuaren eskuetan dago. Hala, Apollon bere lagunekin joango da erregina askatzen saiatzera.

The Spy Who Dumped Me

Espioitza istorioa dakar Susanna Fogel estatubatuarrak, eta bertan Hollywoodeko aktore ezagunenek parte hartuko dute: Kate McKinnon, Mila Kunis, Justin Theroux, Gillian Anderson… Filmaren izenburua James Bond sagako The Spy Who Loved Me (1977) ekoizpenari egindako keinua da. Filmean, emakumezko bi protagonista nazioarteko konspirazio batean murgildurik aurkituko dira, izan ere, horietako batek bere mutil-lagun ohia espia bat zela ohartuko da.

El pacto

Hilzorian dagoen bere alaba salbatu nahian, Mónicak infernurako jaitsiera burutuko du. Hartutako erabakiek, ordea, ondorio latzak izango ditu. David Victoriren lehen film luzea da eta hurrengo galdera botaz aurkeztu du ekoizpena: “Deabruarekin tratu bat egiteko prest egongo al zinatekete maite duzuen pertsona bat salbatzearen truke?”