Dolores Redondo idazlearen liburuetan oinarritutako Baztango trilogiaren azken bi atalak filmatzen hasiko da Fernando Gonzalez Molina zinegilea. El guardián invisible (2017) filmari, Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta ekoizpenek emango diote jarraipena.

Atresmedia Cinek, Nostromo Picturesek eta DeAPlanetak jakitera eman dutenez, abuztuaren 27an ekingo dio Fernando Gonzalez Molina zuzendari nafarrak Bartzelonan eta Baztanen gauzatuko den hemezortzi asteko filmaketari. Hala, 2019ko abenduaren 5ean eta 2020ko apirilaren 3an aurreikusi dute trilogia osatuko duten Legado en los huesos eta Ofrenda a la tormenta filmak estreinatzea.

Beste behin, Marta Etura donostiarrak Amaia Salazar inspektorearen rola beteko du, eta Elvira Minguez, Susi Sanchez, Carlos Librado ‘Nene’, Itziar Aizpuru eta Patricia Lopez ere arituko dira aktore lanetan.

2017an estreinatu zen Baztango trilogiaren El guardián invisible lehen lana eta arrakasta handia lortu zuen, 600.000 ikusletik gora izan zituen. Filmak oinarrituta dauden Dolores Redondoren liburuek, bestalde, 2.000.000 irakurle izan zituen, eta idazlean Planeta saria jaso zuen.