Marcelo Martinessi zinegile paraguaitarrak zuzendutako Las herederas filmak jasoko du 2018ko Latinoamerikako LGTBI film onenaren VI. Sebastian Latino saria. Ekitaldia 66. Donostia Zinemaldian egingo dute eta GEHITUk, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak, emango dio.
Europako eta Ameriketako herrialdeekin batera egindako koprodukzio paraguaitarra da Marcelo Martinessiren Las herederas lana. Zuzendariak «bikote lesbiko bat ikusaraztea erabaki duelako, Chelaren askapen-istorio pertsonala kontatuz», saritu du epaimahaiak filma. Horrez gain, gidoiaren eta aktoreen lana ere goraipatu dute, «klase ertaineko emakume nagusi baten liberazioa modu sinplean kontatzen dutelako».
LGTBI kolektiboaren errealitatea, askatasun zein mugak, eta aurrerabide sozialak hoberen islatzen dituen Zinemaldiko film latinoamerikar onena saritzen du GEHITUk. Horrez gain, Hego Amerikako ekoizpenak bultzatzen ditu ere. Aurtengo 66. edizioko hautagaiak Matilyn (Martin Rodriguez Redondo, Argentina-Txile, 2014), Mi mejor amigo (Martin Deus, Argentina, 2018), Las herederas (Paraguay, 2018), Las hijas del fuego (Albertina Carri, Argentina, 2018) eta Retablo (Alvaro Delgado Aparicio, Peru, 2017) izan dira.
Saria jasoko duen Marcelo Martinessiren Las herederas filmaren trailerra:
Informazio gehiago Donostia Zinemaldiaren webgunean.