Errenteria Film Laburren XXIII. Jaialdian lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Errenteria Film Laburren Jaialdia azaroaren 22tik 24ra bitartean antolatuko dute, eta lanak aurkezteko epea zabalik dago jada. Urriaren 7a baino lehen, 15 minutu edo gutxiagoko lanak Cilckforfestivals edota Festhome plataformetara igo ahal izango dituzte XXIII. edizioan parte hartu nahi duten interesatuek.

Urtero legez, Gipuzkoako Errenteria herrian film laburren jaialdia antolatuko dute aurten ere Niessen zinemetan. Ekitaldia azaroaren 22an, 23an eta 24an egingo dute eta deialdian parte hartu ahal izateko 16 urte edo gehiago izan beharko dute egileek. Gainera, film laburrak ezin izango dira 2017 baino lehenagokoak izan.

Udaleko Kultura sailetik euskarazko lanak ekoizten dituzten zinemagileei beraien filmak aurkezteko dei berezia egin nahi diete. Hala ere, edozein hizkuntzatako lanek parte hartu ahal izango dute. Sari banaketa abuztuaren 24an egingo dute Niessen Kulturgunean, eta hautatutako film guztiak ikusteko aukera egongo da.

Epaimahaiak banatuko dituen hamar sariak honako hauek dira:

  • Zuzendari onenaren saria: 1.000€, diploma eta trofeoa
  • Animaziozko film labur onena: 600€, diploma eta trofeoa
  • Fikziozko film labur onena: 600€, diploma eta trofeoa
  • Film labur dokumental onena: 600€, diploma eta trofeoa
  • Publikoaren saria: 300€, diploma eta trofeoa
  • Euskarazko lan onena: 600€, diploma eta trofeoa
  • Oarsoaldeko film labur onena: 300€, diploma eta trofeoa
  • Gazte saria: 600€, diploma eta trofeoa
  • Aipamen berezia aktore eta aktoresa onenari: 200 € eta trofeoa

Informazio gehiago Errenteria Film Laburren Jaialdiaren webgunean.