Noir genereko film laburren inguruko Mikrofilm Short Festival Jaialdia ospatu zuten iragan asteburuan, uztailaren 27 eta 28a bitartean, Plentzian. Demetrio Elorz zuzendari eta errealizadore gipuzkoarraren Versus lanak irabazi zuen Euskal Saria.

“Genero beltzaren kontaera ofizialak dioen bezala, bere ahalmen narratiboak agortuak zeuden 1958 urterako. Izan ere, Sed de mal  (Orson Welles) filma da askoren usteetan gai honen txapelpean sortutako azkena. Hamasei urte beranduago, ordea, eguneratu egin zen genero beltza, eta zentsuraren mugak gaindituz, aldatu, berpiztu eta konplexuagoa ere egin zen. Agian gaur ez da hain generoa, baina bada hain beltza!”

Zinemaren beltzaren aldarri eginez ospatu dute beste urte batez film laburren jaialdia. Bi eguneko egitaraua prestatu zuten antolatzaileek, eta lehiaketarako filmez osatutako proiekzioez gain, kontzertu, solasaldi eta festak izan zituzten ere. Larunbatean, uztailaren 28an, egin zuten sari banaketa, eta hauek izan dira 2018ko lan sarituak:

  • Epaimahaiaren Saria: RETOUCH. Kaveh Mazaheri, 2017.
  • Ikusleen Saria: MARTA NO VIENE A CENAR. Macarena Astorga, 2017.
0