Zinema emanaldiak egingo dituzte Elantxobeko portuan, ostiralero

Abuztuko asteburuei hasiera berezia emateko asmoz, zinema emanaldiak eskainiko dituzte ostiralero Elantxoben, 21:00etan. Bihartik hasita eta hilaren 31a bitartean, film bana proiektatuko dute herri bizkaitarreko portuan Udalak antolatuta, eta  Bizkaiko Foru  Aldundiaren zein Gernikako Astra Zinema Paradiso elkartearen laguntzarekin.

Hilabetearen lehen ostiralean Little Miss Sunshine (Jonathan Dayton, Valeire Faris, 2006).

Abuztuaren 10ean, berriz, familiako gazteenentzako Zootropolis (Byron Howard,  Rich Moore,  Jared Bush, 2016) filma.

Hurrengo ostiralean, abuztuaren 27an, Seven Psychopaths (Martin McDonagh, 2012) emango dute.

Jarraian, abuztuaren 24an, Patricia de Luna zuzendariaren La Habana en un Almendrón (2016) dokumentala.

Azkenik, hilabeteari bukaera emateko, film laburren emanaldia egongo da, abuztuaren 31n.