Muriel Boxen atzera begirakoan zuzendariaren film guztiak eskainiko ditu Zinemaldiak

Donostia Zinemaldiko antolatzaileek jakitera eman berri dute Muriel Box zinegile ingelesak idatzi eta zuzendutako film guztiak proiektatuko dituztela 66. edizioan eskainiko dioten atzera begirakoan, 28 guztira. Espainiako Zinemateka, Euskadiko FilmategiaValentziako Kultur Institutuaren Filmoteka eta San Telmo Museoarekin elkarlanean osatutako zikloa da, eta behin Zinemaldian proiektatu ondoren atzera begirakoa Espainiako Zinematekan, Madrilen, Lumière zinema-jaialdian, Lyonen, eta Valentziako Kultur Institutuaren Filmotekan  eskainiko dute, urrian eta azaroan.

Zinemaldiak Muriel Box zuzendari eta gidoilari britainiarraren lana erretratatuko duela iragarri zueneko albistea eta informazio guztia eskuratzeko sartu estekan.