Estreinaldiak: Abuztuak 3

The Incredibles 2 

Izen bereko animaziozko filmaren bigarren zatia dugu hau, Parr familia bereziaren abentura berri bat. Oraingoan, munduko superheroiak itzultzeko kanpaina abiarazteko misioa izango dute eskuartean. Berebiziko zeregin bat, gaizkile berri bat… eta familiko kide txikienaren botereen jaiotza.

Blackwood

Jarrera problematiko dun bost nerabek Madame Duret (Uma Thurman) irakasle enigmatikoak gidatutako programa esperimental batean parte hartzera behartuta ikusiko dute euren burua egun batetik bestera. Emakumearen laguntzarekin, ordura arte ezagun ez zituzten hainbat botere eta irudipen garatzeko gai direla ikusiko dute, eta orduan, errealitatea eta ametsak nahastuko direla ematen duenean, ulertuko dute Blackwood programara deituak izatearen arrazoia.

Hotel Artemis

Gaizkileak hartatzeko egokitutako osasun espazioa da Hotel Artemis delakoa. Jean Thomas (Jodie Foster) da haren buru, eta burnizko esku eta araudi zurrun batekin hartzen ditu erabakiak. Egun batean, ordea, kanpo erasoa jasango du ospitalak, eta kontrolaezina dirudien indarkeria olatuari egin beharko dio aurre emakumeak.

Solo

Fuerteventura. 2014ko iraila. Olatu perfektuaren bila harkaitzetan barrena abiatuko da Alvaro Vizcaino surflari gaztea. Kirol egun gogoangarria beharko lukeena, 48 orduko amesgaizto amaigabea bilakatuko da arroka artean jauzi, eta aldaka apurtuko duenean. Bere beldur propioei egin beharko die aurre gazteak biziraupena bermatzeko.

Sage femme

Bere lana pasioz betetzen duen emagina da Claire protagonista. Maite du bere jarduna, eta gogor borrokatuko du lan egiten duen ospitaleko amatasun moduluaren itxiera mehatxuaren kontra.  Gutxi balu, ezusteko bigarren kolpea jasoko du emakumeak bere aita zenaren maitalearen itzulerarekin.

Benzinho

Lau seme-alaben zaintza bere gain hartu duen etxeko langilea da Irene. Famili ardatz  bateratu eta indartsua osatu du bere senarraren laguntzarekin, eta indar horri eutsi beharko diote etxean tratu txarren biktima izandako ahizpa eta haren semea jasotzen dituztenean.