Etxeparek zinema eta literatura sortzaileak nazioarteratzeko 2018ko deialdia zabaldu du

Etxepare Euskal Institutuak  euskal zinema eta literatura sortzaileak zein eragileak nazioarteratzeko bidaia-poltsetarako  diru-laguntzen  deialdia zabal du.  Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31n bukatuko da eta 20.000 euroko aurrekontua izango du guztira.

Zinema eta literatura sektoreko euskal eragileek nazioarteko zinemaldietan edota literatura-alorreko ekitaldietan parte hartzeko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute aurten ere. Hala, hautatutako eskatzaile edo proiektu bakoitzak 2.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez eta artistaren joan-etorri gastuak, muntaia-gastuak, eszenografia, materialen garraioa, ostatua eta dietak hartuko ditu kontuan.

Eskaera burutu nahi duten sortzaileek urriaren 31a baino lehen dagokien inprimakia bete eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute online edota deialdian “zehaztutako lekuren batean”.

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan eskuratu daiteke.