Euskal zinema, arratsaldero, ETB1en

Gaurtik hasita eta ostiralera bitartean, asteartean izan ezik, euskal filmak emango ditu Euskal Telebistako lehen kateak arratsaldero 16:00etan. Hala, euskal zuzendariek egindako istorioak ikusteko aukera egongo da bazkal ostean.

Patxo Telleriak eta Aitor Mazok 2009an zuzendutako Hodeiak pintatzeko makina izango da gaur euskal zinemaren zikloari hasiera emango dion filma, frankismoaren azken urteetan Bilboko giro grisean girotutako istorioa.

San Inazio eguna dela eta, asteartean ez da emanaldirik egongo baina asteazkenean Angel Alkain eta Asier Hormaza protagonista dituen Eutsi (Alberto J. Goitiberea, 2007) ekoizpenarekin bueltatuko da euskal zinemarik onena ETB1era.

Ostegunean, Rivero familiaren oporraldia kontatzen duen Eta zu nor zara? proiektatuko dute, 2006an Antonio Mercerok zuzendutako ekoizpena.

Azkenik, ostiralean, Helena Tabernaren Berri Ona (2008) filmak emango dio amaiera asteari. 1936ko Gerra Zibilera eramango gaitu istorioak, eta besteak beste, Barbara Goenagak,Unax Ugaldek eta Gorka Aginagaldek parte hartuko dute.

Informazio gehiagorako sartu EiTB.eus atarian.