Bueltan da Korterraza Film Laburren Jaialdia.  Orain aste batzuk abiatu zuten Arabako lurralde osoa zeharkatuko duen bira, eta bihar iritsiko da Gasteiz hiriburua. Artiumen egingo dituzte emanaldiak, uztailaren 26tik 28ra.

Hiru egunetan zehar, 22:00etan hasiko dira publiko eta adin guztiei zuzenduta eskainiko dituzten proiekzioak. Pantailarako lanez ez ezik, zuzeneko performanceak jasoko ditu ere aurtengo egitarauak: kontzertu desberdinek lagunduko dituzte egun bakoitzeko proiekzioak. Bada, A contra blues taldeak joko du bihar, osteguna, iluntzeko 20:00etan; Nublia (19:00etan) eta Soulbreaker Company (20:15ean) izango dira ostiralean; eta, azkenik,  Moni Garage (20:15ean) eta The Limboos (23:15) taldeek itxiko dute jaialdia larunbatean.

Ondorengoak dira Artium erakineko patioan ikusgai izango diren filmak:

– 5 PLAZAS. Victor Urbano.

– AMAMA. Jon Olarte.

– JUNE. Arantza Ibarra Basañez.

– VUELTA AL MUNDO. Leticia Dolera.

– PETIT. Leticia Dolera.

– MI QUERIDO BALON. Gaizka Urresti.

– APRIETA PERO RARAMENTE AHOGA. David Pérez Sañudo.

– SUSPENSO O SORPRESA. Daniel Bernal.

Nagusiek ez ezik, etxeko txikiek ere izango dute haientzako plaza hiru eguneko jaialdian. Korterraza txikiak sorta atondu dute antolatzaileek, eta bildu dituzten izenburuetako batzuk izango dira ikusgai.

Ikusi programazio guztia hemen.