Gaur, uztailaren 17an, ikus-entzunezko, arte eszenikoetako eta musikako nazioarteko merkatu eta azoketan euskal sorkuntzak zabaltzeko aurtengo diru-laguntza deialdian zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 90.000 euro banatuko dira guztira.

Euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko eta hedatzeko ardura du Etxepare Euskal Institutuak, eta hori dela eta, musikaren, arte eszenikoen, ikusizko arteen, zinemaren, arkitekturaren eta diseinuaren alorretako euskal sorkuntzak gure mugetatik kanpo zabaltzera joandako sortzaileak laguntzeko programak eskaintzen ditu, baita diru-laguntzak ere, bidaiak eragindako gastuak estaltzeko.

Orotara, 90.000 €-ko diru poltsa bideratuko dute aurten, diziplina guztien artean banatzeko. Kopuruaren erdia, 45.000 €,  jasoko du ikus-entzunezkoen sektoreak; 15.000 € bideratuko dituzte musikarentzat;  15.000 €  arte eszenikoen sektorearentzat; eta  beste hainbeste  jasoko du ere liburuaren sektoreak

Izen-ematea Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren bidez egin behar da, eta irailaren 14ra arte luzatuko da epea.