Kameratoiak, ikus-entzunezkoen rallyak, zabalduko du Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 41. edizioa, urriaren lehenengo asteburuan. 24 orduko ekintza izango da aurten, eta mugatu dute parte hartzaileen kopurua.
Irailean zabalduko dute izen ematea, eta ordurako iragarriko dituzte ere parte hartze oinarriak zein bestelako xehetasunak. Hasi dira, baina, lehen aldaketak igortzen. Antolakuntzak zabaldutakoaren arabera, 24 ordukoa izango da aurten Kameratoia, nahi duenak aukera izango du Lekeitioko aterpetxean lo egiteko, eta egunean bertan herrian jarritako ezaugarriak agertu beharko dira parte hartzaileen film laburrean.
Lagunarteko aste-bukaera ederra igarotzeko proposamena luzatzen du horrela antolakuntzak. Izan ere, gazteek ezin aukera hobea dute beren abilezia probatu, dibertitu eta jende berria ezagutzeko. Esperientzia hobetu asmotan, mugatu egin dute plaza kopurua, eta sari potoloak izango dira jokoan.
Interesik baduzu, ibili adi Topaguneak irailean zabalduko dituenei! KameON!