Bi dokumental eta kontzertu bat eskainiko ditu aurten Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloak Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko Falerina lorategian.

 Ekainaren 27an The Sweel Season dokumentala proiektatuko dute 22:00etan:

 

  

Ekainaren 28an, berriz, Gimme Danger dokumentalaren txanda izango da, 22:00etan hau ere:

 

 

Ekainaren 29an zikloari amaiera emateko, Nogen musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute 21:00etan bertaratutakoek.

Aurten Filmazpit egitasmoarekin elkarlanean antolatu dute zikloa eta filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko dira. Sarrera doakoa da.

Kontsultatu film bakoitzaren laburpena hemen.