Hirugarrenez, Gazteentzako Zinema Tailerra antolatuko du uda honetan Nafarroako Filmategiak. 16 urtetik beherako gazteei zuzendutako ekimena da, eta 8mm formatuan arituko dira ikasleak.

Ekainaren 25etik uztailaren 2ra bitartean, 22 ordu hartuko ditu lantegiak, eta Filmategiaren eraikinean bertan garatuko da. Super 8mm formatuko kamera bat izango dute tailerrean parte hartuko duten ikasleek, eta tresna horretaz baliatuko dira film labur baten errodajerako. Osatuko duten filma proiekzio aretoko pantaila handian ikusiko dute kurtsoaren amaieran.

Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, ez da kasualitatea film labur egitura aukeratu izana: ‘film motzaren estrukturak fotograma bakoitza ondo pentsatu eta lantzera behartuko ditu ikasleak”.  “Filmotekaren helburuetako bat zinemagintzaren sustapena izan da, eta etorkizunean zinemagile izan daitezkeen gazteen lanen babesa nahitaezko eginbeharra da”, adierazi dute, “nozio (gidoia,filmazioa eta muntaia, kasu) eta ideia teorikoak garatzea da gazteak esparru kultural honetara erakartzeko modurik onena.