Zumaiako aktoreak protagonista dituzten hiru film labur erakutsiko dituzte gaur, ostirala, 19:30etatik aurrera, Zumaiako Aita Marin. Zinema programazio bizia du Zumaiako herriak Ostarrena Zineklubaren jardunari esker, eta gaurkoan tokiko profesionalak omenduko ditu.
Zumaiar jatorria duten aktorek errodatutako film laburrak izango dira ardatz gaur iluntzeko emanaldian. Orotara, hiru lan izango dira ikusgai:
– Azken muxua (Alex Tello, 2017). Aktoreak: Elena Irureta eta Telmo Irureta.
Hoteletik etxera lagunduko dio Anak Aitorri. Biek asko maite dute elkar. Azken muxua igarri al daiteke?
– Robarte una noche (Fernando Vera, 2018). Aktoreak: Miren Ibarguren eta Telmo Irureta.
Egoera berezian topo egiten duten bi pertsonen arteko istorio intimoa. Samurra bezain gogorra argumentuan.
– ¿Quieres que hoy te bese? (Iker Arce eta Miriam Ortega, 2017).
Aktoreak: Imanol Mugica, Zigor Bilbao, Luis Hernandez, Itxaso Gonzalez eta Goiatz Aguado.
12 urteko neska baten istorioa da. Bere lehen muxua eman eta gero, bere barnera begiratu besterik egiten ez duen nerabearen bizipenak.