Orain astebete, maiatzaren 25ean, itxi zuten Kimuak egitasmoaren 2018ko ediziora film laburrak aurkezteko epea. Orotara, 77 lan aurkeztu dira, programak bere hogei urteetan jasotako kopururik handiena.
Parte hartze epea amaitzearekin, aurtengo edizioaren lehen langa gainditu dute Kimuak egitasmoaren antolatzaileek. Aurkeztutako lanak aztertu eta epaitzeko unea da orain, eta zinema eta ikus-entzunezkoen munduko bost profesional eta adituez osatutako hautespen batzorde independente bat eratu dute horretarako. Ekainaren 12an emango da jakitera aurtengo katalogoa osatuko duten filmen aukeraketa.
Honako kideek osatuko dute hautespen batzordea:
– Carlos Plaza. Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria.
– Ivan Miñambres. UniKo ekoiztetxeko zuzendaria.
– Jorge Rivero. Zinegilea, Asturiasko Cortometrajes Laboral Cinemateca programako koordinatzailea, Cortosfera aldizkariko kritikaria eta Gijongo zein Aguilar de Campooko zinemaldien programatzailea.
– Lorena Martin. Canarias en Corto programako tekniko arduraduna.
– Ruth Perez de Anucita. Donostia Zinemaldiko Komunikazio Arduraduna eta Zuzendaritza Batzordeko kidea