Lankidetza akordio bat sinatu dute Lau Haizetara foroak eta Docs Barcelona dokumental jaialdiak.  Ospatu berri den Bartzelonako zinemaldian eman ditu lehen fruituak, eta bi eragileen arteako proiektu dokumentalen trukea erraztea du helburu.

Docs-Barcelona-2018-speedmeeting

Bi erakunde antolatzaileen (IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea eta DocsBarcelona) arteko ahaleginak ahalbidetuko du urtero emango den bi enteen arteko hartu-emana. Generoan osagarriak eta espezializatuak diren bi merkatu horietan, dokumentalen presentzia sustatzea izango da helburu nagusia eta, modu horretan, euren garapen prozesuan bultzada ematea.

Sinatutako akordioaren arabera, Donostiako Zinemaldiaren esparruan egiten den Lau Haizetara Fororoaren pritchingean aurkezten diren proiektuetako bat, eta maiatzean egiten den DocsBarcelona jaialdiko speed meetingetan parte harten duen beste lan bat aukeratuko dira edizioz-edizio, automatikoki beste merkatuan parte hartzeko. Proiektu hautatuek jaialdi bakoitzerako akreditazioa jasoko dute, eta banakako bilerak egingo dituzte Commissioning Editoreekin.

Amaitu berri den DocsBarcelona jaialdiko edizioan jarri da abian akordioa, eta beraz, berriki  bertako Speed Meetingetan parte hartutako proiekturen batek baldintza horiek baliatu ahal izango ditu irailean Donostiako Zinemaldian izateko. Era berea, datorren  irailean ospatuko den Fororako hautatutako proiektuek ere 2019an Bartzelonara bidaiatzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago Lau Haizetara Foroaren edo DocsBarcelonaren webguneetan.