Zabalik da Basquezinema urtekariaren 2018ko aleak jasoko dituen lanak bidaltzeko epea. Maiatzaren 18a baino lehen jarri beharko dira harremanetan EPE-APVrekin bere lana zerrendaren hurrengo atalean ikusi nahi duten produktoreak.

basquezinema_2017-2

Urteak emandako euskal ekoizpen eta koprodukzioak biltzen ditu Basquezinema katalogoak, euskal ikuz-entzunezkoen ikusgarritasuna handitu eta nazioarteko hedapena bultzatzeko asmoz. Horretarako, nazioarteko zinema jaialdi eta merkatu nagusietara bidaltzen da, Euskal Produktoreen Elkartearen webgune eta sare sozialetan eskegitzeaz gainera.

Beren lana urtekariaren hurrengo alean ikusi nahi duten produktoreei dei egin die elkarteak, info@epe-apv.com helbidearen bidez, harremanetan jarri eta bere proiektuen berri emateko. Lehen pausuak emanda, inprimaki erraz bat jasoko dute, gainerako informazioa betetzeko.