Maiatzaren 12an, larunbatean, antolatu du Elias Querejeta Zine Eskolak “Andrei Tarkovskiren Lezio Galduak” ekimen kulturalaren bigarren atala. Zuzendariak Sobietar Batasuneko hainbat lekutan emandako eskolak berreskuratuko dira horretarako, bere lanarekin lotutako parte-hartze artistikoak egitearekin batera.
Zinemagintzarekin lotutako edozein ikasketa-planetan, oso ohikoa izaten da erreferentziazko filmak ikustea, aztertzea eta, ondoren, iruzkinak egitea. Tarkovskik berak ere, ezinbestekoa bihurtu zuen praktika hori bere eskoletan. Ideia hori hartu du abiapuntu, hortaz, zine eskolak antolatutako lantegi honek, eta gogora ekarriko du, besteen lanari erreparatuz, etorkizuneko zinemagileen ikasketa-prozesua supertu eta gidatzeko sortzaileak zuen modua.
Zinegileak hainbat kideren lanaren inguruan egindako iruzkin eta ohar ugari entzuteko aukera izango dute EQZEren bigarren hitzordura bertaratzen direnek: Robert Bresson, Ingmar Bergman, Andy Warhol, Lumière anaiak, Grigori Kozintsev, Aleksei German, Otar Iosseliani, Sergei Parajanov… Horien artean, arreta berezia eskainiko diote Tarkovskik Luis Buñuelen zinemagintzari buruz esandakoari.
Jardunaldia Andrei Tarkovski Nazioarteko Institutuarekin batera antolatuko da Tabakalera, Musikene eta Scherzo aldizkariaren laguntzarekin. Tabakalerako Z aretoan egingo da ekitaldia, eta bi zati izango ditu: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
EGUNEKO EGITARAUA
Goizean
11:00 – 11:10 Aurkezpena: Carlos Muguiro (EQZEren zuzendaria) eta José Manuel Mouriño.
11:10 – 11:30 Soinu artxiboen lehen partearen entzunaldia.
11:30 – 12:20 “Ekaitza Errusiatik urrun filmatu” (Giuseppe Lanci).
12:20 – 12:30 Atsedenaldia.
12:30 – 12:55 Soinu artxiboen bigarren partearen entzunaldia.
12:55 – 13:20 “Kanpaien soinuaz jositako ametsen segida” (Cristina Álvarez eta Adrian Martin).
13:20 – 13:40 “Denbora haustea” (Arientzako Kanpai Jole Eskola, Xabier Erkizia).
13:40 – 13:45 Lehen partearen itxiera.
Arratsaldean
16:00 – 16:05 Aurkezpena: Carlos Muguiro eta José Manuel Mouriño.
16:05 – 16:30 Soinu artxiboen hirugarren partearen entzunaldia.
16:30 – 17:15 “Tarkovski eta Paradjanov: Medusaren begirada” (Pilar Carrera).
17:15 – 17:45 Soinu artxiboen laugarren partearen entzunaldia.
17:45 – 18:00 Atsedenaldia.
18:00 – 18:50 “Subertsioa eta isiltasuna” (Till Fellner).
18:50 – 18:55 Jardunaldiaren amaiera.
Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte, baina antolatzaileek adierazi dute beharrezkoa izango dela aldez aurreko erreserba egitea. Horretarako info@zine-eskola.eus helbidera idatzi beharko dute.
Lantegiaren inguruko informazio gehiagorako, sakatu hemen.