Sari bikoitzarekin itzuli da Irati Cano Alkain zuzendaria Docs Valencia jaialdian egindako parte hartzetik. Erakustaldiaren DOCSLAB garapen espazioan parte hartu du zinegile donostiarrak, eta epaimahaiaren aipu berezia eta ‘Premi Agencia Freak’ sariak ekarri ditu bueltan.

EGUZKILOREA

Ibilbide laburra izanagatik, erreferentziazko jaialdia bilakatzen ari da zinemaldi valentziarra fikziozko filmen generotik aldentzen diren sortzaileentzat zein zinemazaleentzat. Iaz ospatu zuten lehen aldiz, eta film ‘berezi eta desberdinak’ sortzerako orduan dagoen joera berretsi dute aurten ere deialdira erantzundako 300 inguru proiektuek.

DOCSLAB espazioan, amaitu gabeko filmak garatzeko gunean, lehiatu eta gailendu da Cano Alkain Eguzkilorea proiektuarekin. Alde batetik, lanaren kalitatea nabarmendu du lehiaketako epaimahiak aipamen berezia eginez, eta bestetik, aholkularitza eta distribuzioa ziurtatuko dizkio ‘Premi Agencia Freak’ aitorpenak.

Zinegileak aita zenari zuzenduriko “gutun filmikoa” da Eguzkilorea. Lehenago errodatutako Gogoratzen (2016) lanaren jarraipena, hasitako elkarrizketa hura berrekin eta amaitzeko modua. zan ere, errepikaezina den denbora gordetzen du memoriak, eta irudiak nahastea eta haiekin kontakizunak osatzea da iragana bizirik mantentzeko bide bakarra.

Pozik jaso ditu bi sariak gure kolaboratzaileak, proiektua gauzatzen jarraitzeko beharrezko bultzadatxoa suposatu dutelakoan: “Orain lanera, gehiago pentsatzera eta grabazera!”