Gaur zazpi, apirilak 22, aurkeztu zuten La cifra negra (Ales Paya, 2018) documental valentziarrak jaso du Giza Eskubideen Zinemaldiko ikusleen sari nagusia. AldizCesar Vallejo zuzendariaren El viaje a Islandia izan da film laburren kategoriako onena, eta Amnesty International erakundeak Kaouther Ben Hania zuzendariaren Beauty and the Dogs / Aala Kaf Ifrit saritu du.

imagen_CIFRA_NEGRA07

Joan den ostiralean, apirilaren 27an, jaialdiaren azken saioarekin batera egin zuten itxiera ekitaldia, eta egun horretan bertan eman zuten ezagutzera ere palmares nagusia.  Ales Paya valentziarrak zuzendutako La cifra negra filma izan da Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu dituzten lan guztien artean ikus-entzuleen gustukoena.

Igandean, apirilaren 22an, aurkeztu zuten Victoria Eugenia Antzokian, antolatzaileen hitzetan aurtengo proiekzio jendetsuena izan denean, eta bi ordu inguruko solasaldia egin zuten gero filmaren zuzendaria, Paco Etxeberria, 1960 eta 2014 artean Euskadin izandako tortura eta tratu txarrei buruzko ikerketaren zuzendaria, eta Axun Lasa, torturatua, gonbidatuen parte hartzearekin.

Oraindik ere, atxilotu eta zigortuen zaintzaz arduratutako funtzionario publikoek torturak, tratu txarrak eta giza eskubideen beste urraketa batzuk eragiten dituzte Espainiako estatuan. Zer baldintzatan torturatzen da Espainian? Zergatik kostatzen da hainbeste salatzea? Zein ondorio ditu torturak biktimentzat eta legea urratzen dutenentzat? Biktimek, abokatuek, epaileek, poliziek, giza eskubideen defendatzaileek eta beste aditu batzuek  hartuko dute hitza dokumentalean, torturaren arrazoiak aztertu asmotan.

Film laburren kategoria ebaluatzeaz, ostera, gazte epaimahaia arduratu da, 18 eta 30 urte arteko 150 lagun inguru. Haien iritziz, Cesar Vallejo zuzendariaren El viaje a Islandia (Espainia, 2017) kontakizuna izan da onena. “Beharbada gertatzen ari zaidan guztia, nire bizitzaren zentzua, atzetik datorren jende guztiari sufrimendurik gabe hiltzeko aukera errazteko da”, gaitz sendaezinen, sufrimenduaren, eta heriotza duinaren inguruko hausnarketa egiten du filmak.

Azkenik, Kaouther Ben Hania zuzendariaren bigarren filma saritu du Amnesty International erakundeak: Beauty and the Dogs / Aala Kaf Ifrit (Tunisia, 2017). Erakundeko kideek zein sektoreko profesionalez osatutako epaimahaiak eman dio saria, eta emakume batek jasandako abusu fisiko zein psikologikoen kontakizuna egiten du gertakari erreal batean oinarritutako lan honek.