Abian da 2018ko EUSPOT, euskarazko sormena bultzatzea eta ikus-entzunezko publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea helburu duen lehiaketa. Telebista edo sare sozialen bitartez zabaltzeko ikus-entzunezko 20-30 segundoko euskarazko iragarkiak galdegin dituzte, Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendu ahalko direnak. Maiatzaren 2an itxiko dute lanak bidaltzeko epea.

Euspot-7

Sare sozialak gure bizitzako ia esparru guztietara zabaldu dira, eta horrek gure arteko harremantzeko moduak baldintzatu ditu era bat. Garrantzi handiegia ematen al diogu sare sozialetan ematen dugun irudiari? Horixe bera izango da edizio honetarako proposatu duten gaiaren abiapuntua: ‘Irudi Digitala Gure Bizitzako Harremanetan’, sare sozialen erabileraren inguruko hausnarketa egiteko gonbite zuzena.

Iragarkia euskaraz izan beharko da, gaiarekin bat egiten duen leloa izan beharko du eta erabiltzekotan, musika lizentzia librekoa izan beharko da, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com –en jarritako bildumatik hartua. Bestalde, spota edozein formatutan grabatu ahal izango da, eta edizioa zein post-produkzioa ere nahi den programarekin egin ahal izango dira.

Parte-hartzaileak norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke, eta izena emateko pripio sorturiko formularioa bete beharko dute. Lanak Wetransfer bidez helarazi beharko dira, eta, artxiboarekin batera, lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono bat zehaztu beharko dira. Spotak maiatzaren 2an, goizeko 10:00ak baino lehen, entregatu beharko dira.

Publikoaren tartea izango da ondoren, maiatzaren 3tik maiatzaren 8ra arte bozkatu ahal izango baitituzte lanok. Sari banaketari dagokionez, maiatzaren 17an egingo dute, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, 19:00etan. Orotara, bost sari banatuko dituzte:

  • Spotik Onena (1.000 euro)
  • MUko ikasleen spotik onena (500 euro)
  • Publikoaren Saria (500 euro)
  • PMusika sinkronizazio onenaren saria (300 euro)
  • BHklip saria (14-18 urte) (250 euro)

Xehetasun gehiagorako, sakatu hemen.