gaztezulo-bideo-lehiaketa-2018“Istorioak irudi bidez kontatzea gustoko baduzu, atera nagiak eta hasi errodatzen!”. Bederatzigarren Bideo Lehiaketa antolatu du gazteen aisialdirako plaza den Gaztezulo aldizkariak. Apirilaren 9tik, maiatzaren 25era arte egongo da zabalik lanak bidaltzeko epea.

“Hiru, bi, bat… filmatzen!”, abian da Gaztezulo aldizkariko bideo labur lehiaketa. Hamasei urtetik gora badituzu, bideogintzan aditua bazara, edota istorioak kontatzea maite baduzu, soberan dituzu parte hartzeko arrazoiak. Bakarka zein taldean, edozein gairen inguruan, nahi duzun teknika eta estiloa erabilita, minutu bat eta hiru artean… hori bai, eduki originala beharko du izan, lehenago argitaratu gabea. Gaztezulo aldizkari bat azaldu beharko da bertan, zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisara eta, hizkuntz edukiren bat izatekotan, euskarazkoa izango da.

Filmak bidaltzeko epea zabalik da jada, eta maiatzaren 25era arte zabalduko da. Parte hartzaileek aldizkariaren atarian dagoen online inprimakia beharko dute lehenik, eta bideoaren artxiboa bidali beharko dute ondoren (tori.eus edo wetransfer.com online bidalketa-sistema baten bidez). Jasotako lanok Gaztezuloren YouTubeko kanalera igoko dituzte, eta ekainaren 4ra bitarte egongo dira ikusgai ikus-entzuleen bozak jaso ditzaten.

Orotara, hiru izango dira banatuko dituzten sariak: lehen saria, 1.200 eurokoa, lan onenari; bigarren saria, 300 euro, txapeldunordeari; eta ikusleen saria, Gaztezuloren material sorta, boto eta iruzkin gehien jaso dituen filmari. Iratxe Fresneda, euskal zinemagile, gidoilari eta irakaslea, Esther Cabero, Kimuak programaren koordinatzailea, eta Aitor Merino aktore eta zinegilea arduratuko dira aurtengo film onenak zeintzuk diren ebazteaz.

Animatu eta parte hartu!