Aspalditik nire proiektu propioak korrespondentzien inguruan izan dira beti eta aurreko astean, Punto de Vistan (Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia), sekzio ofizialean alegia, Maddi Barber naparraren pelikula bat estrenatu zen. Nola ez, posta-trukea filmaren ildoarekin. Yours Truly filma Manchesterreko Unibertsitatean burutu zuen beste bi klasekideekin, Christopher Murray y Charlotte Hoskinsekin alegia, Ikus-Antropologia Masterrean.

Filmean ikus daitezkeen korrespondetzietan historiaren atzean dagoen sekretua kontatzen digu, eta irudi eta off ahotsak elkarrekin baita elkarrizketa bat jorratzen dute pelikula guztian zehar, museoaren atzean gordetzen den guztia erakutsiz. Esan genezake gorderik dauden animalia guztiekin beste museo bat sor genezakeela, %5-a erakusten bait dira bakarrik.

yours-truly-1

Bidai bat izango balitz bezala hartzen dut filma, animaliek bizia hartzen duten bitartean off ahotsaren laguntzaz, museoaren praktika garaikidearen atzean dagoena ulertzeko.

“Natura finkatzerik, sailkatzerik, dominatzerik al dago? Edo topaketa, harreman eta etengabeko eraldaketa espazio bat da? Zertarako taxidermia objektuen forma ideal hauen mantentze-lanak, azala, hezurrak eta begiak kristalezko karkasen atzean finkatuta geratzeko ikuslearen begiradaren aurrean?

Zalantzekin geratu nahi duen narrazio bat da honakoa, deserostasunean (objektu zaurituak sutara bota gabe). Hondakin politiko, ekonomiko eta ekologikoen artean bizi dena.’’ – diote Barber, Murray eta Hoskinsek.

yours-truly-2-3Filma ikusitakoan txunditurik utzi ninduen denak, batez ere, jada bi aste Edimburgon izan nintzelako eta Dolly ardia bertako museo baten ikusi nuelako, disekaturik ere. Pentsatzen hasi eta pareta hoien atzean egon zitekeen guztia imajinatzen hasi nintzen.

Horrelako filmek, Instituzioek nola jokatzen duten erakusten digute, betidanik jakin izan dugun ideia horren beste aldea.

Maddi Barberren azken filmak, 592 metroz goiti, Visons du Reel-en izango du estreinaldia. Zorte on!