Bihar, martxoaren 21, abiatuko dute Huhezinema jaialdiaren 11.edizioa. Hamaika ekitaldi eta proiekzio antolatu dituzte, aurreko urteetan bezala, hiru eguneko iraupena izango duen ekitaldirako: Sail Ofiziala osatzen duten lanen proiekzioa; Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa osatu zuten laburren erakusketa; ikasleei zuzendutako masterclass berezi bat; Euskal Websailen Topaketa; MU-ko Ikasleen Saila eta Kutixi Saila, besteak beste.
Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia, HUHEZI fakultateko komunikazio ikasleek sortu zuten, orain hamar urte. Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko laugarren mailako ikasleek urtero eutsi diote film laburrei aitortza egingo dien ekitaldi bat jorratzearen erronkari.
Anitza eta orotarikoa izango da aurtengo programazioa:
Asteazken goizean, martxoak 21ean alegia, Kutixi Sailaren eta MU-ko ikasleen Sailaren emanaldiak egingo dituzte. Aldiz, arratsaldean, lehiaketa alde batera utzi, eta masterclass berezia emango du Donostiako efektu berezien Drama Fx enpresak.
Osteguna, martxoaren 22a, kanpo eragileen eguna izango da. Batetik, EIECINE, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako film laburren emanaldia izango da, eta horren ostean, solasaldia. Bestetik, arratsaldean, Euskal Websailen Topaketa antolatu dute. Izan ere, websailen formatuak gorakada egin du azkenaldian, eta Cannesko eta Donostiako Zinemaldian tartea izan duen atala berria gehitu nagi izan dute ere Huhezinema jaialdira. Aurreko bietan ez bezala, oraingoan etxeko ekoizpenek izango dute tartea: Nomofobiak, Txoministak eta The Coffe Advisors proiektuek hain zuzen. MUko ikasle talde batek sortutako Zizerkora lanaren lehen atalaren proiekzioa ere gehituko zaie hauei.
Azken egunerako, martxoak 23, ostirala, gordeko dituzte Atal Ofiziala osatzen duten harribitxiak. Arratsaldeko 16:00etan egingo dute emanaldia. Ondoren, sari banaketa ekitaldia izango da, eta amaitzeko Lunch berezia eta Hartz taldearen kontzertua.
Hauek dira lehiaketan parte hartuko duten lanak:
Sail Ofizialeko Film Laburrak:
- Lisbeth (Aitor Bereziartua) 13’ 52’’
- Kreba (Oier Fuentes) 11’ 31’’
- Tarde para el recreo (Pablo Malo) 21’ 24’’
- Versus (Demetrio Elorz) 8’ 32’’
- La Petite Mort (Ana Gonzalez Telleria eta Andrea Landaluce Florido) 4’ 23’’
- Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban) 20’ 35’’
- Plagan (Koldo Almandoz) 9’ 58’’
- Areka (Atxur Animazio Taldea) 6’ 35’’
- Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo) 15’
- Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola) 14’
MUko Ikasleen Saileko Film Laburrak:
- Norbanakoak (Aitor Lazkano), 11’
- Lamia (Amaia Bargallo), 2’ 12’’
- Your Curse, My Disease (Jon Etxeberria), 4’
- Azkena eta etxera (Unai Gil), 11’ 26’’
- Harriz herri (Haizea Azpilikueta), 14’ 26’’
- Marra Gorria (Unai Portilla) 17’
- KarKarCar (Ibai Zabala) 10’ 40’’
- Bizirik dirau (Patxi Irigoyen) 13’
- Gazi Gozoak (Mikel Herce), 12’
- Hablame como la lluvia y dejame escuchar ( Alaine Aranburu), 8’
Kutixi Saileko Film Laburrak:
- Jan Burgesa (Egoitz Diaz)
- Makrobiotika txokoa (Haritz Uriarte)
- GoseApp (Egoitz Diaz eta Maialen Ortubay)
- Artea eta Kultura (Xabier Ortiz de Urbina)
- Entsalada (Julen Higuera Lozano)