Zer da Etxebeste familiaz?

Gogoan dituzue Etxebestetarrak? Zertan dabiltza hamairu urte beranduago? 2005ean aurkeztu zuten Aupa Etxebeste! filma Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek, eta egun, hamairu urte beranduago, haren bigarren zatian lanean ari direla aurreratu dute.  Agur Etxebeste! izena jasoko du oraingoan, eta uda partean hasiko dira grabatzen.Aupa-Etxebeste--Zinea

Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu, Iban Garate, Iñaki Irastorza eta Patxi Gonzalez izan ziren, besteak beste, lehenengo lanaren protagonistak, eta oraingoa ere, oro har, lantalde berdina aritzea da zuzendarien asmoa. Etxebeste familia berriro ere, baina saltsa berri batean sartuta.

Grabaketari dagokionez, ez dute gehiegi aurreratu oraindik. Bergaran izango da, aurrekoan ere han grabatu baitzuten, eta famili-etxea izango du ardatz. Oraindik ez dituzte zehaztu beharrezko guztiak zehaztu, eta, Asier Altunak Berria egunkariari adierazitakoaren arabera, udaberrira arte itxaron beharko dugu gehiago jakiteko. Hori bai, dena ondo bidean, 2019an pantailaratuko dutela aurreratu du.

Aupa-Etxebeste- Zinea 2