Huhezinema Jaialdia hasteko bi aste eskas falta diren honetan, hautaketa prozesuaren inguruko xehetasun gehiago ezagutu ditugu. Azken asteetan lanak jaso, aztertu eta erakustaldian Mondragon Unibertsitateko Ikasleen Sailean eta Kutixi Sailean parte hartuko duten finalistak hautatu ditu aukeraketa batzordeak. Martxoaren 21ean, Aretxabaletako arkupen, 10:00etan, egingo dute sail hauen emanaldia.
MUko Ikasleen Sailari dagokionez, unibertsitateko ikasleek ikasturtean zehar egindako lanak balioan jarri eta saritzea du helburu. Ikasleak beraiek dira, film guztiak ikusi ostean, aukeraketa egin eta sariak banatzen dituztenak. Hala, Fikzio Onenaren eta Dokumental Onenaren sariak (300€-koa bakoitza), Mundukide Saria (700€-koa) eta Argazki Onenaren Saria. Azken hau irabazita, 1500€-tan balioztatutako kamera ekipamendua lagako du Ogeita4 enpresak. Irabazleak euskarazko film bat egin beharko du honekin, eta 2019ko Huhezinema jaialdian aurkeztu.
Honakoak dira aurtengo MUko Ikasle Saila osatuko duten film laburrak:
- Norbanakoak (Aitor Lazkano), 11’
- Lamia (Amaia Bargallo), 2’ 12’’
- Your Curse, My Disease (Jon Etxeberria), 4’
- Azkena eta etxera (Unai Gil), 11’ 26’’
- Harriz herri ( Haizea Azpilikueta), 14’ 26’’
- Marra Gorria (Unai Portilla) 17’
- KarKarCar (Ibai Zabala) 10’ 40’’
- Bizirik dirau (Patxi Irigoyen) 13’
- Gazi Gozoak (Mikel Herce), 12’
- Hablame como la lluvia y dejame escuchar ( Alaine Aranburu), 8’
Kutixi Sailean, bestalde, bost izan dira jaso diren lanak. MUk Donostiako Gastronomia Falkultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, gastronomia jorratzen duten gaiak biltzen ditu sail honek, eta aurrekoan bezala, Mundukide Saria (700€) irabazteko aukera izango dute bertara aurkeztutako laburrek. Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatzen dituen lanari egingo dio aitortza sariak.
Hauek dira Kutixi Sailean parte-hartzeko hautatu dituzten lanak:
- Jan Burgesa (Egoitz Diaz)
- Makrobiotika txokoa (Haritz Uriarte)
- GoseApp (Egoitz Diaz eta Maialen Ortubay)
- Artea eta Kultura (Xabier Ortiz de Urbina)
- Entsalada (Julen Higuera Lozano)