Zabalik da 2018ko Bizkaia Sortzailea programa

Aurkeztu dute 2018rako Bizkaia Sortzailea diru laguntzen programa. Lehenagotik abian dauden, edo sortu berri diren proiektuen garapena bultzatzea da helburua, Bizkaian enpresa sortzaileen sektorea indartu eta egonkortzeko. Gaurtik hasita, apirilaren 20ra arte egongo da zabalik proiektuak aurkezteko epea.

bizkaiko-foru aldundia-zineaOraindik aurrekontuaren zenbatekoa zehaztu ez badute ere, jakin dugu lau ildori erantzungo diela aurtengo deialdiak: enpresa batean lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatzea, negozio-ildo sortzailea duten enpresa berrien sorrera sustatzea, jada errealitate diren proiektuen nazioartekotzea bultzatzea, abian den proiektu baten garapena bizkortzea, eta proiektu bat hazteko beharrezkoa diren giza baliabideak kudeatzea.

Hasiera batean helburu sortzailea duten egitasmoei zuzendutako laguntza bada ere, beren jarduera nagusia honako arloetariko batean duten enpresa sortzaileek izango dute lehentasuna: diseinu industriala, ikus-entzunezkoak, bideo-jokoak eta moda.

Dirulaguntzari dagokion informazio guztia, hemen.