Gogoaren fotogramaz…

“Zinea ikasi nahi dut”, esaten diet beti ingurukoei.

“Zuzendaria izan nahi al duzu?”, erantzuten didate, ordea, haiek.

Elkarrizketak errotik mozten ditut orduan, izan ere, egia da ekinean ikasten dela ofizioa, eta beharbada zentzuzko galdera izan daiteke, baina nire kasuan ez! Ez zait “zinea egitea” inoiz interesatu (momentuz), baizik eta zinea bera lantzea, besteek egindakoa interpretatzea. Horregatik, “egite” horretatik “zineaz idazte” horretara igaro nahi dut zuzenean, estimatzen ditudan zinegileek bere garaian egin izan zuten bezala: Godard, Truffaut edota Rohmer adibidez.

Hala, istorioen garrantzia eta balioak azpimarratzen jardun nahiko nuke atari honetan, iraganeko filmen eta gaur egungo ekoizpenen artean ager daitezkeen loturak, harremanak, ulertzea ezinbestekoa baita. Zinematografikoa zer den ere argi ez daukagun garai honetan, zineak 120 urte eskas hauetan izan duen eboluzio bizkorrak eta frenetikoak zalantzak eta galderak baino ez dizkigu planteatzen: zeluloidea edo digitala,  zinema aretoak edota plataforma eta euskarri berriak…? Horregatik, eztabaida hauek sortu aurreko zinema eta filmen balioaz eta eraginaz hitz egin nahiko nuke, gaur egun egiten diren lanen gogamenean baitaude.

AnderAnder Makazaga Conde