Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen Semea’ eleberria zinemara eramango du Fernando Bernues zuzendari donostiarrak. Maiatzean ekingo diote errodatze faseari, eta Gipuzkoako hainbat lekutara zabalduko dela aurreikusi dute. Proiektua Tentazioak eta Abra Produkzioak ekoiztetxeen elkarlanaren arteko emaitza da.

soinujolearen semea

Filmaren grabaketarekin, bigarrenez jorratuko du istorioa Bernuesek. Lehenago ere, 2012an hain zuzen, liburuaren antzezlana gidatu zuen Patxo Telleria zuzendariarekin batera. Oraingoan, eta antzerkirako egokitzapenarekin egin ez bezala, liburuan oinarria gidoiaren kontaketa. Zuzendariak aurreratu duenaren arabera, Iñaki Rikarte eta Aitor Beltran izango dira aktore nagusiak, eta hiru garai ezberdinetan egituratuko dute narrazioa : haurtzaro garaian, 20 urte inguru dituztenean eta 50 urteen bueltan.

Euskal eman dituen liburu arrakastatsuenen zerrenda guztiak betetzen ditu eleberriak, eta kosta egiten da istorioa ezaguna ez duenik topatzea. Joseba eta David lagunen gorabeherak kontatzen ditu, 1930eko hamarkadatik hasita XXI. mendera arte, Euskal Herriko gatazkaren giroan. Nostalgia, laguntasuna eta oroimena nahasten joango dira gure historia ezagutzen goazen heinean.