Vital Fundazioak antolatuta, Euskal Zinemaren Astea egingo dute egunotan Gasteizen. Gaurtik hasita eta larunbatera arte, 2017an ekoitzitako euskal film esanguratsuenak ikusteko aukera izango da Vital Kutxa Gizarte Ekintzaren aretoan. Besteak beste, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia film laudatua, zein Areka eta Aprieta pero raramente ahoga dokumentalak.

euskal-zinemaren-astea-2018-ZINEA-1

34.edizioa beteko du aurten ekitaldiak, ‘inolako etenaldirik gabe’, eta “sortu zeneko gogo bizi berberaz” atondu dute egitaraua. Azken urtean euskal panorama zinematografikoa osatu duten pelikulak aztertu, eta, orotara, hamaika izan dira jaialdian pantailaratzeko aukeratu dituztenak: bost film luze eta sei labur.

Egunero, iluntzeko 20:00etan, film labur eta luze bana eskainiko dituzte. Emanaldien ondoren, ikusleek botoa emateko aukera izango dute. Hala, larunbateko azken saioan ezagutaraziko dute Publikoaren Saria irabaziko duen filma. Antolakuntzak, gainera, Gutako bat saria banatuko dio zinema mundiko Arabako profesional entzutetsu bati.

Sarreren salmentari dagokionez, hiru euroko prezioan izango dira eskuragai saioak hasi baino ordubete lehenago. Aurretik erosteko aukera izango da ere, egoitzako Kordoi Etxean, 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era. Aste osorako bonuak, aldiz, hamabi euro balio ditu.

Hemen duzue datozen egunetarako egitaraua:

Otsailak 26, astelehena

  • Film laburra Zacarías
  • Film luzea Abracadabra

Otsailak 27, asteartea

  • Film laburra Tarde para el recreo
  • Film luzea La higuera de los bastardos

Otsailak 28, asteazkena

  • Film laburra Nunca pasa nada
  • Film luzea El guardián invisible

Martxoak 1, osteguna

Martxoak 2, ostirala

  • Film laburra Aprieta pero raramente ahoga
  • Film luzea Plan de fuga

Martxoak 3, larunbata

  • Film laburra For the good times
  • Amaiera ekitaldia

Xehetasun gehiago, hemen.