Beste urte batez, Generoa eta berdintasuna zinema zikloa egingo dute Iruñeko Civivox aretoan, eta emanaldiak maiatzaren 28ra arte luzatuko dira. Emakumeak protagonista dituzten eta genero parekidetasuna sustatzen duten lanak eskainiko dituzte bi astelehenean behin. Doako saioak izango dira, leku guztiak bete arte.

Nafarroako hiriburuko Aukera Berdintasunari buruzko Planaren karietara antolatutako jarduera da Generoa eta berdintasuna zine-foruma, eta historian doktorea den María Castejón Leorzak koordinatuko du. Idazle, irakasle eta blogaria izateaz gain, emakumeen historian eta ikus-entzunezkoetan egiten den genero-irudikapenean aditua ere bada.

Zinema emanaldiak 18:00etan abiatuko dituzte, eta interesatu orok gonbidapena hartu beharko du aurrez, bi sarrera pertsona bakoitzeko. Saioen osagarri,gainera, ikastaro bat ere antolatuko dute Civivox gunean. Serializatuak du izena, eta emakumeen gaurkotasuna eta historia jorratuko dituzte telesailen bidez.

Zikloan ondorengo filmak eskainiko dituzte:

Otsailaren 26an: Mustang (Deniz Gamze Ergüvem, 2015). Zazpi urtetik gorako lagunentzat.

Martxoaren 19an: Hidden Figures (Theodore Melfí, 2016)

Martxoaren 26an: Retour chez ma mère (Eric Lavaine, 2016)

Apirilaren 16an: Parched (Leena Yadav, 2015). Hamasei urtetik gorako lagunentzat.

Apirilaren 30ean: August: Osage County (John Wells, 2013). Hamasei urtetik gorako lagunentzat.

Maiatzaren 14ean: Carol (Todd Haynes, 2015)

Maiatzaren 28an: Bajarse al moro (Fernando Colomo, 1989)

Informazio gehiagorako, sartu Civivox zentroaren otsaila-maiatzeko programan.