Zineuskadi elkarteak, Zinema Euskaraz programaren bidez, Maya erlea pertsonaia ezagunaren bigarren filma estreinatuko du asteburuan Euskal Herriko hainbat aretotan. Aurten elkarteak euskaraz estreinatuko duen hirugarren lana izango da.

Kartela-LA-ABEJA-MAYA

Euskal ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzeko, hilean behin euskarara bikoiztutako filmak estreinatzen ditu Zineuskadik Zinema Esukaraz proiektuari esker. Oraingoain, familiako txikien artean oso ezaguna den pertsonaiari buruzko bigarren lana estreinatuko dute, Maya Erlea 2. Filma Noel ClearySergio Delfino eta Alexs Stadermann zinegile australiarrek osatu zuten iaz, eta azkenak lehen atalean ere hartu zuen parte.

Animaziozko filmak Maya erleareak Buzztropolis enperatrizarekin izandako hanka-sartzea erakutsiko digu, hortaz, bere erregina eta lagunak libratzeko errebelde kuadrilla batekin Ezti Jokoetan parte hartu beharko du.

Filma, ostiralean, Euskadiko eta Nafarroako areto hauetan estreinatuko da: Cines Niessen (Errenteria), Zugaza (Durango), Getxo Zinema (Getxo), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Golem Alhóndiga (Bilbo), Príncipe (Donostia), Coliseo (Eibar) eta Florida Guridi (Gasteiz).

https://youtu.be/RMdZbqx6rYU

0