Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezko proiektuen garapenerako 2018ko laguntza deialdiaren ebazpena kaleratu du otsailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Iragan udan zenbait aldaketa egin zizkioten deialdiari, eta aurrekontua 200.000 euro handitu zuten (300.000 euro orotara). Hemeretzi proiekturi eman diete laguntza.

Garapena-Laguntza-Jaurlaritza-Zinea

Eusko Jaurlaritzaren ikus-entzunezko proiektuak garatzeko 2017ko laguntza deialdiak 300.000 euroko aurrekontua izan du. Horixe izan zen ekainean iragarri zituzten aldaketen artean esanguratsuenetako bat, laguntza jasotzen duten egitasmo guztiak aurrera atera daitezen bermatzeko helburuz. Uztailaren 19an argitaratu zuten deialdia, eta irailaren 18an itxi zuten proiektuak aurkezteko epea.

50 minutu baino gehiago irauten duten fikzioa, animazioa eta dokumentalei zuzendutako deialdia da, eta haietako bakoitzak, gehienez, 25.000 euroko laguntza jaso zezakeen.

Bada 2018ko otsailaren 1ean eman zuten aditzera deialdiaren ebazpena, eta orotara hemeratzi proiektu lagundu dituzte; bi ordezkoen zerrendan geratu dira, eta hamar artxibatu egin dituzte.

Laguntza jaso duten ekoizpen etxeen artean daude Abra Prod, Amania Films, Dibulitoon Studio, Doxa Producciones, Esrec Produkzioak, Gariza Produkzioak, Irusoin eta Txintxua Films. Jarraian ikus dezakezue ebazpena.