Sopelako Udalaren ekimenez, herriak surfaren munduan duen erreferentzialtasuna indartzen jarraitzeko, Sopela Surf Film Sessions ekimearen bigarren edizioa egingo dute otsailaren 1etik 3ra, ostegunetik larunbatera, herriko Kurtzio Kultur Etxean. Surfaren inguruko film laburrak eskainiko dituzte bertan 19:00etatik 21:00era, doan.

Surf-Film-Sessions-Sopela-Zinea-02Iaz abiatu zuten ekimena, eta bigarren ekitaldi honetan, eskaintza zabaltzea eta filmen egileak herrira ekartzea izan dute helburu. Horretarako, hiru eguneko egitaraua prestatu dute, eta dozenatik gora labur emango dituzte bi orduko saioetan. Azken egunean, halaber, emakumezko surflarien lana goraipatuko dute, eta horretarako, andrazkoek zuzendutako zein haiei eskainitako lanak proiektatuko dituzte.

Sopelako Udala, TAUI Media ekoizlearekin elkarlanean, arduratu da saioen antolaketaz, eta emanaldietan Zaloa Lecanda, Olaia Elorriaga, David Gaspar eta Alberto Urritia ariko dira gidari lanetan. Emanaldietara hurbilduko diren gonbidatuen artean, aldiz, Inka Reichert, German Pinelo, Mireia Martinez, Annika Von Schütz, Garazi Sánchez, Carlos Arrola, Aitor Francesena Gallo eta Carlos Ferrandiz topatuko ditugu, besteak beste.

Ondorengoa da programazioa:

Otsailaren 1ean, 19:00etatik 21:00etara:

  • Elizabeth Pepin eta Paul Ferrarisen La Maestra
  • Nathan Curren eta Pierre Denovelen Biarritz Surf Gang
  • Jon Aspururen A dream come true

Otsailaren 2an, 19:00etatik 21:00etara:

  • German Pineloren Big Session San Borondon, The Carpenter eta Freedom Filipinhes
  • Philip Gnadt eta Mickey Yamineren Gaza Surf Club
  • Diego Borgesen The Blinking Island
  • Borja Amondarainen Sorginetxe Big Wave Erronka 2018

Otsailaren 3an, 19:00etatik 21:00etara:

  • Inka Reicherten White Waves
  • Annika Von Schützen Set up to sell – Surfen als Lifestyleprodukt
  • Mireia Martinezen Lanzarote, Traveler 1 eta Maldivas
  • Victor Cresporen Bali Utopía
  • Ixa Llambiasen Testigo eta An Oddisey in the Southern Seas