Zinema Idazleen Espainiako Zirkuluak bart banatu ditu urteko sariak, eta irabazleen artean, Eneko Sagardoy aktorea eta Pascal Gaigne musikagilea daude, biak ala biak Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi, 2017) filmean egindako lanagatik.

CEC-Sariak-Eneko-Pascal-Zinea-01

Gizonezko aktore berri onenaren saria jaso du durangarrak, eta Gaignek filmarentzat sortutako soinu-banda musika onenaren atalean saritu dute. Biak hala biak kategoria berberetan dira hautagai larunbatean banatuko dituzten Goya sarietan, eta faboritotzat dituzte.

Isabel Coixet zinegile katalanaren The Bookshop izan zen ordea 73. ekitaldiko protagonista nagusia, film onenaren, zuzendari onenaren, taldeko gizonezko aktore onenaren (Bill Nighy), egokitutako gidoi onenaren eta argazki onenaren (Jean-Claude Larrieu) garaikurrak bereganatu baititu.