Sortzaileak.eus proiektua aurkeztuko dute ostegunean

Gotzon Barandiaranek BERRIA beka jaso zuen 2016an euskal sortzaileen sareko katalogoa osatzeko, eta proiektuaren aurkezpena ostegunean, otsailak 1, egingo du Martin Ugalde kultur parkean, 18:00etan. Ganbara datu-baseak helarazitako ikus-entzunezkoen alorreko egileen informazioa ere eskainiko du katalogoak.

Sortzaileak-Sarean-Zinea-01

Euskal Herriko sortzaileen mapa digitala izateko asmoa du Sortzaileak.eus plataformak, eta uneotan literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika arte-adierazpideetako 1.942 egileren datuak, irudiak eta estekak jasotzen ditu, nahiz eta proiektua etengabe elikatuko den.

“Euskarazko sorkuntza sustatu, aldarrikatu, herri bezala plazaratu eta ekosistemaren barruan duen garrantzia nambarmentzeko saioa da”, azaldu du Barandiaranek, eta plataforma euskal sortzaileentzako, komunikabideentzako, antolatzaileentzako, hezitzaileentzako, kulturzaleentzako, euskaldunontzako eta euskal herritar ororentzako tresna eraginkorra dela sinetsita da.

BERRIA Fundazioaren 12.000 euroko BERRIA beka jaso zuen 2016an berau garatzeko, eta ostegunean, otsailak 1, aurkeztuko du proiektua Martin Ugalde Kultur Parkean egingo duten aurkezpen irekian. Ostean, Euskal sortzaileak ikusezinak dira? mintzaldia eskainiko du. Horregatik, sorkuntza alor guztietako norbanako eta eragileak gonbidatu ditu saiora.

Ganbara datu-basea izan da, halaber, ikus-entzunezkoen alorreko fitxak osatzeko iturri nagusia. Hasieratik egin genuen bat proiektuarekin, azken batean, Zinearen eta Ganbararen xede berbera baitu plataformak: euskal sorkuntza ikusaraztea eta balioan jartzea.